XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hots, maila honetantxe agertzen dira sekulako bildurrak eta hilda-biziko zalantzak.
Eta hauek
Azter ditzagun xeheki arazo horiek:
1- HAURRAK BERE BURUZ OHARTZEA ETA SAIATZEA EZINEZKOA DA GURETZAT.Bi gauzaz mintzo bide gara, kasu!.
Baita gure teknika berrien bidez (alegia, oldezko adierazpidea, eta langintza osoki norberetua) nekez pentsa liteke horrelakorik.
Baina halaz ere erakaslea larderiakoiegia izan ez dadin segurtatu beharko litzake, haurrari aski askatasunik uzten badakiela, eta haurrak horrela baduela ia-ia mugarik gabeko oharketa eta saiaketa saldo bat bere esku.
Kontua ez bait da askatasunaz hitzegitea, baina gure eskoletan ohartzeko eta saiatzeko aukera hori benetan mamitzea.
Kakoa, beraz, aukera hori ahalik eta handiena egiten jakitea da.
Eskolatik ateko giza-girotan badago oraindik oharketa eta saiaketarako askatasun-ohitura hori, eta horietan haztamuzko saiakuntza erabiltzen da ahalik eta zabalena.